Hiriko artista eta sortzaileekin bilera egin nahi du udalak
Udaletik bultzatzen ari diren ekimen kulturalen inguruko informazioa partekatu eta sortzaile zein artisten ideiak jaso nahi dituzte. Hilaren 6an izango da hitzordua, 19:00etan, Kultur Etxeko 103 gelan.
Hondarribiko Udalak hiriko artista eta sortzaileekin biltzeko deialdia egin du. Hilaren 6an izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko 103 gelan.
Bilera horretan Hondarribiko Udaletik bultzatzen ari diren ekimen kulturalen berri eman eta sortzaile zein artisten ideiak jaso nahi dituzte. Gainera, Hondarribia Sormen Hiria bekaren inguruan hausnartzeko aukera emango dute ere.
Tokiko sorkuntza bultzatzeko eta indartzeko konpromisoa du udalak, eta “elkarrekin” etorkizun sortzailea eraikitzera gonbidatu dituzte kultur arloan lan egiten duten herritarrak.