Txingudi Errugbi Taldeko seniorrek porrot egin dute
Zaisa Txingudi eta Biok Txingudi seniorren errugbi taldeek asteburuko partidak galdu dituzte. Txingudi/Orereta/Baztan sub 14 taldeak partida irabazi du.

Zaisa Txingudi errugbi taldea Iruñaren aurka lehiatu zen, “Ligako talderik indartsuenetako bat”, eta 39 eta 12 galdu zuen. Zaisa Txingudik partida “indartsu” hasi arren, “defentsa lerroa ondo antolatuz eta plakaje asko eginez”, “behin eta berriz” galdu zuen baloia, eta ezin izan zituen aukerak baliatu.
Zaisa Txingudiko Julio Iglesiasek “entsegu-eremutik gertu zegoen zigor kolpe bat baliatuz” entsegua egin zuen. Haatik, atsedenaldia iritsi aurretik Iruñak laugarren entsegua egin zuen.
Bigarren zatiari gogor ekin zion Iruñak, eta hiru entsegu eta bi eraldaketa egin zituzten 46, 49 eta 56.minutuetan. Zaisa Txingudik berriz erasotu eta bigarren entsegua egin zuen Joao Costak, Lutxo Etxebarriaren eraldaketa erraztuz. Azken minutuetan, hainbat aukera egon baziren ere, bi taldeetako bakar batek ere ez zuen punturik lortu.
Aitor Asuermendi, Odei Alonso, Joao Costa, Imanol Rodriguez, Jon Mediavilla, Julen Iglesias, Juan Carlos Lora, Hector Pescador, Ioritz Arrizabalaga, Lutxo Etxebarria, Hodei Guerrero, Mikel Genua, Ekain Hiribarren, Odin Gutierrez eta Alberto Robledak osatu zuten hamabostekoa.
Biok Txingudik partida irabazteko aurreikuspena zuen, baina, ez zuen asmatu. Durango Ermar Motor errugbi taldearen aurka 45 eta 5 egin zuen. Biok Txingudik aurreko partidako planteamendua jarraitzeko asmoa zuen, baina Durango Ermar Motorrek bosgarren minutuan lortutako entsegu eraldatuak aurreikusitakoa aldatu zuen.
Biok Txingudik “modu eraginkorrean defendatu zuen eta markagailua berdin mantendu zen 26.minutura arte”, durangarrek bigarren entsegua egin zuten arte. Lehen zatia bukatu baino lehen Durango Ermar Motorrek bi entsegu eraldatu lortu zituen.
Bigarren zatian Biok Txingudiren “jokoa gailendu” eta Leire Muñozek entsegua lortu zuen. Baina, “aurkarien erritmoa mantentzea neketsua” izanik, Biok Txingudiren egoera fisikoak okerrera egin zuen azken minutuetan.
Durango Ermar Motorrek bosgarren marka eta eraldaketa egin zituen 62.minutuan. Gainera, Biok Txingudik 14 jokalarirekin bukatu zuen partida, Saioa Gartziak txartel horia jaso baitzuen. Durangarrek bi entsegu eta eraldaketa bat egin zituzten partida amaitu aurretik.
Hamabostekoa Saioa Gartzia, Alazne Macicior, Maren Santa Cruz, Iara de Almeida, Lucia Duran, Garazi Santos, Lur Gaston, Lea Etxeberria, Enara Arruti, Alba Saiz, Ane Novo, Paola Vega, Uxune Alkorta, Laida Rodriguez eta Leire Muñozek osatu zuten.
Sub 14 taldearen garaipena
Txingudi/Orereta/Baztan sub 14 taldea izan zen garaipena lortu zuen talde bakarra. Plaiaundin eginiko partidan 34 eta 10eko emaitzarekin irabazi zuten La Unicaren aurka, Gipuzkoako ligako bigarren fasearen lehen jardunaldian.
Gainera, Mattin Petrikorena Txingudiko sub 16ko jokalariak Euskadik Madrilen aurka egindako partidan jokatu zuen. 24 eta 23ko emaitzarekin galdu zuten.