93 Ametza landatuko dituzte 2025eko Zuhaitz Egunean

2025eko martxoaren 22an egingo dute Zuhaitz Eguna. 93 haurrek Ametzak landatuko dituzte. San Telmo inguruan izango da ekitaldia, 11:00etan.

2025eko martxoan egingo dute iaz jaiotako haurrek ametzak landatzeko ekitaldia. Azken urteetan bezala San Telmo inguruan izango da, kanpineko aparkalekutik gorantz, 2018an, 2019an, 2020an, 2021ean, 2022an eta 2023an jaiotako haurrek landatutako zuhaitzen ondoan.

Aurten goizeko 11:00etan hasiko da landaketa. Guztira 93 zuhaitz landatuko dituzte, iaz baino 2 gutxiago. Ordubete beranduago (12:00etan) 2018an jaiotako haurren txanda izango da. 132 haurrei mendian ibiltzeko makilak banatuko dizkiete.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.