Intxorta 1937 kultur elkarteak erbestera joan ziren 610 haurren datu basea argitaratu du
Nicolas Gerendiain elkartearen webgunean aurki daiteke datu basea. Hondarribiko Udalak 2021ean egin zuen haur horien izenak ezagutzeko ikerketa.

2024 urte bukaeran, 36ko gerraren ondorioz erbestera joan ziren 1.600 haur irundarren datu basea argitaratu zuen Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Nicolas Gerendiain elkartearen elkarlanarekin.
Hilabete beranduago Hondarribitik atera ziren 610 haurren datu basea osatu eta herritarren eskura jarri du Intxorta elkarteak; jaiotze data, erbesteratu zuten lekuaren izena, gurasoen izenak eta bestelako datak jaso dituzte.
Hondarribiko Udalak 2021ean egin zuen haur horien izenak ezagutzeko ikerketa. Datu horiek izaterakoan gizarteratzeko lanketa egin zuten ere, eta beste “mila ta piko erbesteratuekin batera” ezarri ziren izen horiek.
Datu basea Nicolas Gerendiain elkartearen webgunean ikus daiteke (oraingoz gaztelaniaz soilik argitaratu dute). Informazio gehiago izan ezkero Nicolas Gerendiain elkartearekin harremanetan jartzeko deia egin du elkarteak: 669 075 423 telefonora deituta edo helbide elektroniko bidez kontaktatu daiteke elkartearekin.