Etorbidearen zubia, Memoria Demokratikoko leku izateko bidean
Cristina Laborda Fernando Martinez Memoria Demokratikoko Estatu idazkariarekin bildu da gaur goizean Etorbidearen zubian.

Etorbidearen zubian elkartu da gaur goizen Cristina Laborda Irungo alkatea Fernando Martinez Memoria Demokratikoko Estatu idazkariarekin batera, urtarrilaren 27an Memoria Demokratikoa Sustatzeko Zuzendaritzak zubi hori Memoria Demokratikoko Leku deklaratzeko erabakia hartu baitzuen. Espedientean hasteko erabakia urtarrilaren 31n argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Alkateak hitzartzean nabarmendu du “zalantzarik gabe, gure enklabe mitikoa ‘Memoria Demokratikoaren Lekua’ izatea merezi duten ondare historikoa” dela. “Beti esaten dugu herri batek bere akatsak errepika ez ditzan beharrezkoa dela atzera begiratzea, eta adierazpen hori urrats handia da zeregin hori betetzeko; izan ere, gure erantzukizuna da pedagogia egitea inoiz ahaztu ez ditzagun iraganean egin ziren basakeriak”, jarraitu du Labordak.
Martinezek zehaztu duenez, Espainiako Gobernuak Irungo Udalaren eskaera 2024ko ekainaren 14an jaso zuen, eta “2022ko urriko Memoria Demokratikoaren Legeak planteatzen duen moduan, Etorbidearen zubia Memoria Demokratikoaren Leku izendatzeko prozesua hastea erabaki du”. Idazkariak gehitu du Memoria Demokratikoari lotutako “garrantzia historiko eta sinboliko bereziko gertaerak” gertatu zirela Etorbidearen zubian. “Zubi hau Memoriaren erreferente bihurtu da”, jarraitu du.
Laborda eta Martinezen agerraldien ostean, Etorbidearen zubiaren oroitzapenak gordetzen dituen Bidasoko Interpretazio Zentrora joan dira ekitaldira gonbidatutako zenbait agintariren konpainian.