Meaka konpainiak karguen zozketak egingo ditu
Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 18ra bitartekoa da eta ondoren zozketa egingo dute.

Meaka konpainiak lehen aldiz desfilatuko du aurten eta horretarako kargu bakoitzean nor egongo den hautatu behar du. Horretarako, zozketa egingo dute, kargu horietarako izena ematen dutenen artean. Hautagaitzak otsailaren 18ra arte aurkez daitezke alarde publikoaren orrialdeko kontaktua atalera joz.
Hautagaitza aurkezten dutenek izen abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa zehaztu beharko dituzte eta helbide elektroniko honetara bidali informazio hori guztia. Bestela, Facebook edo Instagram bidez mezu pribatu bat bidal daiteke ere.