Irungo udal ordezkari berriak izendatu dituzte
Zortzi udal ordezkariz osatutako udal gobernua izango du Irungo Udalak.

Irungo sozialistek eta jeltzaleek akordioa lortu ondoren, ardura politikoen banaketa berria aurkeztu dute. Alkateak datorren astelehenean, otsailak 3, sinatuko ditu izendapen guztiak eta honako hauek dira izendapen berriak:
- Nuria Alzaga, lehenengo alkateordea:
- Ogasuna.
- Hiri Bultzada eta Ekonomia Sustapena.
- Kultura.
- Gorka Alvarez, bigarren alkateordea:
- Obrak, Mantentzea eta Azpiegiturak.
- Giza Eskubideak, Memoria Demokratikoa eta Garapenerako Lankidetza.
- Borja Olazabal, hirugarren alkateordea:
- Kirolak.
- Garapen Jasangarria.
- Iosu Iguiñiz, laugarren alkateordea:
- Gizarte Ongizatea.
- Euskara.
- Sergio Javier, bosgarren alkateordea:
- Hiri Garapena.
- Mugikortasun Jasangarria.
- Pertsonak eta Zerbitzu Orokorrak.
- Iñigo Berges, seigarren alkateordea:
- Herritarren Segurtasuna Bizikidetza.
- Jon Ugarte, zazpigarren alkateordea:
- Gobernu Irekia eta Herritarrentzako Arreta.
- Diziplina Urbanistikoa eta Etxebizitza.
- Sandra Caballero, zortzigarren alkateordea (50%):
- Hezkuntza eta Gazteria.
- Kontsumoa.
- Maite Cortina (50%):
- Berdintasuna eta LGTBIQ+ Eskubideak.