Europari buruz gehiago jakiteko, Munduari Bira programa
Programaren hirugarren blokean arituko dira Europaz, otsailean eta martxoan zehar.

Gazteartean zerbitzuak Munduari Bira programa antolatzen du eta hirugarren blokeari ekingo diote eta bihar irekiko da izena emateko epea (hilak 31). Programa honen bidez beste kulturen aniztasuna ezagutzea bultzatu nahi da eta hirugarren blokean Europari buruz gehiago jakitea bultzatuko dute.
Bide horretan, tulipanekin eskulanak eginez, dragoi isatsaren jokoarekin edo italiar errezeta bat eginez Arancini arrozaren bolatxoekin gerturatuko dira Europako kultura ezberdinetara besteak beste. Halaber, inauteriak gertu daudenez, Veneziako inauteriak ezagutzeko aukera eskainiko dute ere.
Tailerrak otsailaren 8an eta 15ean eta martxoaren 8an eta 15ean egingo dira, 10:00etatik 13:00etara, Lapitzeko haurtxokoan (Deskarga kalea, 17).