Larreaundiko jaiak prestatzen hasiko dira
Lehen batzar irekia otsailaren 5ean egingo da, Iñigo de Loiolako lokalean.

Larreaundi-Olaberriako jaiak San Jose Langilearen egunaren bueltan ospatzen dira (maiatzak 1) eta dagoeneko jai horiek prestatzeko lanekin hasiko dira Lehen batzar irekia otsailaren 5ean egingo dute, 19:30ean.
Antolaketan parte hartu nahi edota proposamenen bat egin nahi duenei egin diete dei. Iñigo de Loiola karrikako auzo elkartean elkartuko dira.