Anarik Irunen joko du igande honetan
'Giza Zarata' taldearen zazpigarren diskoa aurkeztuko dute Amaia KZn. Sarrerak zortzi euroan eros daitezke.

Anari artista azkoitiarraren izena daraman taldeak Irunen joko du igande honetan eta haien azken lana aurkeztuko dute: Giza zarata. Amaia KZn izango da emanaldia eta 20:00etan hasiko da. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da eta dagoeneko eros daitezke ohiko bideetan (turismo bulegoan eta ordubete lehenago leihatilan).
Taldearen zazpigarren lana da aurkeztuko dutena eta hamar pieza biltzen ditu, folkak eta elektronika ildo: Troiako Zaldia; Ez nengoen Han; Tigrea; Kontinente Zaharra; Bunkerra I; Edertasun Arraroa; Bunkerra II; Inmolazioa; Vesna Vulovic; eta Giza Zarata. Taldearen hitzetan, “orain arteko diskorik bikainena”.
Disko hau Joaquin Pascual eta Paco Locok ekoiztu dute. Anari Alberdi da ahots nagusia eta gitarra; Xabier Olazabal, gitarra eta baxua; Mariano Hurtado piano jolea eta organo jolea; Ander Mujika bigarren ahotsa eta gitarra elektrikoa; eta Xabi Etxeberri rabel, gitarra, teklatua eta bigarren ahotsa.