2.500 herritarrek elkartasuna ez dela delitua salatu dute
Etzi epaituko dituzte zazpi militante 36 migratzaile modu antolatuan Irundik Hendaiara gurutzatzeaz akusatuta. Nazio manifestazioa egin da gaur eta 2.500 herritar baino gehiago atera dira kalera, 50 eragileen babesarekin.

Iaz, 23. Korrikaren hasiera egunean, Irun eta Hendaia arteko zubia migratzen ari ziren 36 pertsonek gurutzatu zuten, eta Bidasoko zazpi ekintzaile pertsona horiek legez kanpo iragaitea eta talde antolatuko kide izatea akusatu die Frantziako Justiziak.
Bide horretan, hilaren 28an–etzi– Baionako epaitegietan deklaratu beharko dute. Epaiketa hasi aurretik epaitegien aurrean elkartzeko deia egin dute, 13:00etan. “Elkartasuna antolatzen dutenak defendatzea lehen urratsa da. Beraz, mobiliza gaitezen eta aurrean izan gaitezen asteartean Baionako auzitegiaren aitzinean”.
Gaur, egoera hau salatzeko, nazio manifestazio burutu da Ficobatik Pausuko zubira (Urruña), eta 2.500 herritar baino gehiagok hartu dute parte, 50 eragile politiko, sozial eta sindikalen babesarekin. Aldarri oihu eta irrintzi artean hasi da martxa, eta bozgorailuetatik izena eman ez duen eta migratu duen emakume batek harrera sareen lana eskertu du.
Pausura iristean gogoratu dute Irun eta Hendaia inguruan, elkarteetako dozenaka militantek elkartasuna adierazten dutela “migrazio politika ankerren” aurka egiten. “Pertsona engaiatuak dira, pertsona migratzaileak laguntzen dituztenak, agintari politikoen eta haien legeen eta poliziaren jazarpenaren aurrean”.
Auzi honen aurrean, azarotik autoinkulpazio kolektibo nahiz indibidualak jasotzen aritu dira eta gogoratu dute oraindik horretarako aukera ere badagoela. Datuak eguneratuta eman dituzte eta dagoeneko 2.000 autoinkulpazio baino gehiago jaso dituzte, eta atzerrira begira jarrita, besteak beste, Italiatik eta Greziatik jaso dituzte.
Gainera, kanpainaren finantziaziorako eta epaiketa prozesuak izango dituen gastuei aurre egiteko diru bilketa bat abiatu dute crowfounding bidez. Diruzko atxikimendu hau emateko lotura honetara jo behar da.
Akusatuak parte hartzea egotzita dauden ekintza hura, hogei bat eragile sindikal, sozial eta politikok bere gain hartu zuten iaz. Aldarria, desobedientzia ariketa honekin Euskal Herria harrera herria izatea izan zen, dagoeneko bederatzi pertsona hil baitira Bidasoa ibaia gurutzatu nahian. Heriotza hauen erruduntzat jo dituzte Europako migrazio politika arrazista eta hiltzaileak. Gaurko manifestazioaren hasieran Bidasoa zeharkatzen hildako pertsonen izenak gogoratu dituzte.
Frantziako gobernuak sei hilabetero Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan kontrol arrazistak jartzeko eskaria egiten du eta horretarako “aitzakia berriak” asmatzen egotea egotzi diote gobernuari. Kontrol horiekin, migratzen dabiltzanen ibilbidea jazartzen dutela salatu dute eta askotan hiltzera kondetzen dituztela.
Dena den, ehunka direla Irunen eta Hendaian “elkartasuna antolatu eta migrazio politika ankerrei” aurre egiten dieten boluntario konprometituak goretsi dute. Boluntario horiek, agintari politikoek eta legeak betearazten duten polizien jazarpenaren aurrean, igarobide seguruen alde egin eta haiek eraikitzeko konpromisoa dutenak direla adierazi dute. Mugak apurtzea eta zubiak eraikitzea aldarrikatu dute beste behin.
A desalambrar – Ireki mundua Alda
AMHER – SOS Arrazakeria Artea
ASTI 14 – Association de solidarité avec tous les immigrés du Calvados ASTI Bordeaux
ASTIR (ASTI ROMANS Drome)
Basoa
BASOA (Basabide fundazioa) Berdeak
Bidasoa Etorkinekin
Bilgune Feminista
Bizi
CCFD – Terre Solidaire
Collectif anti raciste de la région elbeuvienne EELV Europe Ecologie les verts
EH BAI
EHNE bizkaia
Emigrados sin Fronteras
Ernai
ESK sindikatua
Etorkinekin Diakité Federazioa Etxalde
Euskal Herrian Euskaraz
Euskal Herriko Gune Ekosozialista
FASTI
Federazioa Etorkinekin Diakite
Feministalde
Freytter Elkartea
FSU / FSU-SNUipp 64
GES (Gauche Eco Socialiste)
Irídia, Centre per la Defensa dels Drets Humans
Irungo Harrera Sarea
La Cimade Pays Basque
LAB sindikatua
Le Gisti (Groupe d’information et de soutien des immigrés) LFI Hendaye
Lokarria Lehuntze
Mbolo bilboko manteroen sindikatua
Mugak Zabalduz
NPA Pays Basque
Olatukoop
OEE Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Euskal Herria
PACA de Médecins du Monde
Putxs en Lucha
Roya Citoyenne
Solidaires Pays Basque
Sortu
SOS Arrazakeria Gipuzkoa
SOS Racismo Bizkaia
Steilas
Tous Migrants du côté de Briançon
Trabajadoras No Domesticadas