Tertulia dialogikoa egingo dute Katixa Agirre idazlearekin
'Las madres no' liburuari buruz arituko dira otsailaren 6an, Irungo Emakumeen Etxean. Txingudiko Elkarte Feministak antolatu du.

Txingudiko Elkarte Feministak beste tertulia dialogiko bat antolatu du otsailaren 6rako. Kasu honetan, atzeratu egin behar izan zuten saioa berreskuratuko dute, Katixa Agirre idazlearekin, hain zuen. Euskarazko Amek ez dute liburuaren itzulpena Las madres no liburua izango da protagonista, eta Agirre bertan izango da. Irungo Emakumeen Etxean elkartuko dira (Istillaga plaza, 8), 18:30ean.