Martxoak 8 antolatzeko lehen biltzarra egingo dute
M8 Asanblada Feministak egin du deia biharko, Irungo Emakumeen Etxean.

Emakumeen Eguna antolatzen hasiko da M8 Asanblada Feminista eta horretarako lehen bilera eguna finkatu dute. Hilaren 24an izango da, bihar, Irungo Emakumeen Etxean (Istillaga plaza, 8). Hitzordua 18:30etatik 20:00etara izango da. Deia Bidasoko emakume guztiei begirakoa da; “denak garrantzitsuak gara”.