Inauterietako kartelak aurkezteko epea zabaldu dute
2025eko Inauterietako kartel bila dabil Hondarribiko Udaleko Kultura saila. Edozein pertsonak parte hartu dezake. Lanak hilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira.

Hondarribiko Udaleko Kultura sailak aurtengo Inauterietarako kartela hautatzeko lehiaketa zabaldu du. Parte hartu nahi duenak hilaren 31 baino lehen bidali beharko ditu lanak.
Edonork parte hartu dezake, beti ere, hurrengo baldintzak betetzen baditu: 70 x 50zm-ko lanak aurkeztu behar dira eta marrazkian “Hondarribia – Inauteriak 2025” lema ikusi beharko da. Egileek edozein teknika hautatu dezakete.
Lehiaketara aurkezteko lanak BAZen entregatu beharko dira [Javier Ugarte, 6]. Irabazleak 450 euro jasoko ditu, P.F.G.Z. kendu gabe.
Ondoren, jasotako lan guztiekin erakusketa bat zabalduko dute otsailaren 24tik martxoaren 3ra bitarte -biak barne-. Arma Plazan izango dira ikusgai.

Judas Arrietak irabazi zuen 2024ko Inauterietako kartel lehiaketa.