Osasuna sustatzeko hiru tailer Osakidetzaren eskutik
Tailer horietako bi Irunen izango dira, Hiriguneko osasun zentroan bata eta Dunboako osasun zentroan bestea. Hirugarrena Hondarribiko osasun zentroan egingo da.

Osakidetzak osasuna sustatzeko hiru tailer antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Hirurak otsailean hasiko dira eta Bidasoako biztanle guztiei zuzenduta daude.
Hilaren 17an hasiko da lehen tailerra: Nire osasuna modu aktiboan zaintzen. Irungo Hiriguneko Osasun zentroan egingo da, astelehenero, eta 8 saioko iraupena izango du. Ordutegia, berriz, honakoa izango da: 09:30etik 11:45era bitarte.
Gainontzeko biak hilaren 18an hasiko dira. Dunboako eta Hondarribiko Osasun Zentroetan egingo dituzte Nire ongizate emozionala zaintzen tailerrak. Ordutegia eta egunak ordea ezberdinak izango dira. Dunboako osasun zentroan astelehenetan egingo dute. 8 saio izango ditu, 09:30ean hasi eta 12:00etan bukatuko da. Hondarribian aldiz, asteartetan egingo dute tailerra 8 astez, 16:00etatik 18:30etara.