Euskadiko eta Gipuzkoako Xake ligako bigarren jardunaldia jokatu dute
Hondarribiko Marlaxka Klubeko lau taldetatik hiruk jokatu dituzte bigarren jardunaldiko partidak asteburuan.

Hondarribiko Marlaxka Klubak lau ordezkari ditu aurtengoan bi ligetan banatuta: Marlaxka A, B, C eta D, eta pasa den asteburuan jokatu dizute bigarren jardunaldiko partidak.
Euskal Ligan, Ohorezko mailan alegia, Marlaxka A taldeak Orvina taldearen aurka jokatu zuen Iruñean. Hondarribiarren taldea Ander Tafall, Iker Tafall, Aritz Tornay eta Luis Angel Ortegak osatu zuten. Lehia gogorra izan zela adierazi dute klubekoek, eta Tornayk lortu zuen taldearen puntu bakarra. 3-1 galdu zuten hondarribiarrek Orvinaren aurka.
Gipuzkoako Ligako gorengoen mailari dagokionean, Marlaxka B taldeak ligako lehen partida jokatu du Gros D taldearen aurka, eta lehenengo mailako bi gazte igo ziren jokatzera: Gorka Tafall eta Jon Diaz. Alabaina, 2 -2 amaitu zen jardunaldia.
Lehenengo mailako Marlaxka C taldeak, berriz, atseden eguna izan zuen.
Eta, azkenik, hirugarren mailako Marlaxka D taldeak etxean jokatu zuen Andoaingo Agustin de Leiza C taldearen aurka. Lehen hiru taulak Beñat Sagarzazuk, Oier Etxaidek eta Unax Bengoetxeak osatu zituzten; laugarrena, berriz, Julia Urrozek. Hura izan zen lautetatik garaipena lortu zuen bakarra. 1,5 – 2,5 amaitu zen taldearen jardunaldia.