Europako DNAn parte hartu dute BATeko bi taldek
Zaragozako meeting-az gain, Mi Dulce Guerrero elkarteari Super Amara Gabonetako Krosean jasotako txekea banatu eta Zubia Kirolak-eko kirolariei kamisetak banatu dizkiete.

BATeko bi taldek Zaragozan egin den Europako DNA Meeting-ean parte hartu dute asteburu honetan. Bost urte besterik ez dituen formatu berria da DNA eta talde bidasoarrak positiboki baloratu du harrobiaren parte hartzea. Jardunaldi “zirraragarria” izan zela kontatu dute, atletek “talde lanean oinarritutako esperientzia berriak” bizi zituztelako. Promozio kategorian zein 20 urte azpiko kategorian parte hartu zuten eta maila ona erakutsi zuten biek ala biek.
Promozio kategoriako taldeak Playas de Castellón edo Trops-Cueva de Nerja bezalako talde indartsuak izan zituen aurkari. Jardunaldia seigarren tokian bukatu zuten bidasoarrek, Atletismo Albacete ren atzetik. Playas de Castellón ek irabazi zuen kategoria honetako Europako DNA.
Emaitzak:
- 60m hesiak: 3. Jon Gajate (8,43 segundo).
- Pisua: 4. Xuban Yarza (12,13 metro).
- Altura: 4. Noa Garcia (1,46 metro).
- 400m: 5. Mariela Beraza (1:01,69 minutu).
- 60m: 6. Eider Martin (8,55 segundo).
- Luzera jauzia: 6. Iñigo Romero (4,12 metro).
Erreleboak:
- Ehiza, proba mistoa: 6. postua (4:52,33 minutu): Naia Piquer, Jon Gajate, Irati Benito eta Urko Ibarguen.
- 4×2 mistoa: 6. postua (3:36,53 minutu): Jon Andiano, Hai Duong Alzaga, Iratxe Cambon eta Alain Ugarte.
20 urte azpiko taldeak, berriz, bosgarren bukatu zuen, Trops-Cueva de Nerjaren atzetik. Kasu honetan ere Playas de Castellón edo el FC Barcelona bezalako taldeak izan zituzten aurkari eta lehenak eskuratu zuen garaipena.
Emaitzak:
- 60m hesiak: 3. Eider Alzaga (9,25 segundo).
- Pisua: 4. Xuban Yarza (11,25 metro).
- 60m: 5. Aingeru Lizarraga (7,49 segundo).
- 800m: 5. Irati Erro (2:23,36 minutu).
- Luzera jauzia: 6. Nora Aramendi (4,25 metro).
- Altuera: Aritz Zuazo (markarik gabe).
Erreleboak:
- 4×2 mistoa: 3. postua (3:25,68 minutu): Eñaut Arburua, Alaine Aguerralde, Hai Duong Alzaga eta Hugo Vazquez.
- Ehiza (proba mistoa): 5. postua (4:48,25 minutu): Nerea Lopez, Markel Garrancho, Leire Martiarena eta Alai Cabello.
Mi Dulce Guerrero elkarteari 1.300 euro banatu dizkiote
Abenduaren 14an egin zen hamargarren Super Amara Gabonetako Krosa eta bertan jasotako 1.300 euroak Mi Dulce Guerrero elkarteari emango zizkiola iragarri zuen bidasoko atletismo elkarteak. Aurtengoan 2023 edizioko kopurua gainditzen duela jakinarazi dute antolatzaileek; izan ere, bi lasterketetan (txikien eta helduen lasterketak) parte hartzea handiagoa izan da.
Zubia Kirolak proiektua, aurrera
Gaur goizean Zubia zentroan izan dira BATeko kideak. Susana Ruizek, BATeko entrenatzaileak, Zubia Kirolak proiektuan parte hartzen duten kirolariei kamisetak banatu dizkie.
Astean bitan joaten da Ruiz Zubia zentrora. Korrika eta ariketak uztartzen dituen hainbat saio eskaintzen ditu eta entrenamenduetan parte hartzeaz gain lasterketetan parte hartu nahi dutenek ere BATen laguntza jasotzen dute. Hilean behin, gainera, entrenamenduaren ondoren hamaiketako bat egiten dute, komunitatea indartzeko asmoz.
Zentroan dauden pertsonen jarduera fisikoa, gizarteratzea eta ongizatea sustatzea da proiektuaren helburu nagusia. Proiektu honetan Irungo Udala eta Laboral Kutxa dituzte bidelagun.