2024 osoa, HITZAren Urtekarian
OARSO BIDASOKO HITZAk 2024ko albiste nabarmenei tartea egin die Urtekarian. Hemen sartuta hori eskuratzeko aukera duzu.

Asko eta asko izan dira 2024an gertatutakoak. Horien jarraipen zehatza egin du OARSO BIDASOKO HITZA-k euskarazko tokiko hedabidearen webguneen bidez, baita ostiraleroko astekarian ere. Denetik izan da joan berri den urtean. Horien guztien berri ahalik eta fidelen ematen saiatu da HITZA. Hartara, urte oso bat laburtzea zaila bada ere, hori egiteko saiakera egin du hedabideak 2024ko Urtekariaren bitartez.
Albiste gozoak eta gaziak izan dira 2024an. Gertaera eta jarduera txiki eta handiak. Oarsoaldeko eta Irun nahiz Hondarribiko biztanleen bizitzan eragina izan dute askok, batzuetan onerako, besteetan kalterako. Beraz, jarraian dagoen esteka baliatuta, jaitsi HITZAren 2024ko urtekaria, eta laburrean bada ere, gogoan izan iaz jazo zirenak.
OARSO BIDASOKO HITZAren 2024ko Urtekaria (PDF artxiboa jaitsiko duzu).