Hilabete batez itxiko dute Jaizkibel hiribidea
Astelehenetik aurrera, ur-horniduren berritze lanak direla eta egingo da mozketa. Oinezkoek eta auzokideek izango dute sarrera soilik.
Jaizkibel hiribidea, beheko ikuspegitik Astelehenetik aurrera, hilabete batez, autoentzat itxita egongo da Jaizkibel hiribidea, Txingudiko Zerbitzuen ur-horniduren berritze lanak direla eta. Saindua kaletik Tximista kaleraino itxiko da bidea.
Bi erreiak itxiko dira, oinezkoentzat eta auzokideentzat pasalekua utziz. Auzokideentzako bidea goitik beherako zentzukoa izango da.

