EAJk oroitu du haiek proposatu zutela lokalak eskaintzea Osasun Sailari
"Pozik" agertu dira udal gobernuak egindako proposamenagatik eta borondate politikoa erakutsi dute alternatibak sustatzen jarraitzeko.
Irungo EAJk adierazi du iazko martxoaren 21eko osoko bilkuran proposatu zuela Erdiguneko anbulatorioko hainbat zerbitzu udal lokaletara lekualdatzea, baina proposamen hau talde politiko guztiek atzera bota zutela oroitu dute.
Zazpi hilabete igaro dira osoko bilkura horretatik eta udalak lokala eskaini izana “pozik” hartu du EAJk, “EAJk aurrera eraman nahi izan zuen alternatiba sustatu dutelako”.
Jeltzaleek gogoratu dute eskua luzatu ziotela udal gobernuari eta beste udal taldeei lehen mailako arretarako konponbideak bilatzeko elkarrekin. “Zazpi hilabete berandu iritsi arren, baina gaur egun hiriko osasun asistentziari buruzko adostasun zabala ez den egoera batean, aukera ona ikusten dugu irundarrentzat proposamen hura berriz aztertu eta kontuan hartu izana”.
Borondate politikoarekin jarraituko dutela berretsi dute, Irun erdigunean osasun gune berria egi izan arte.