'Leinu' zirkua estreinatuko du Berdinki Zirku Garaikideak
Hilaren 18an izango da emanaldia, Amaia KZn. Sarrerak dagoeneko eros daitezke ohiko bideetan.
Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak obra berri bat estreinatuko du: Leinu. Irati Gonzalez Jaimerena eta Koldo Arakistain Irazustak osatzen dute konpainia eta “gurasotasuna eta lana” bezalako egunerokoan dauden gaiak igoko dituzte oholtzara “metaforikoki biluzten”
Larunbat honetan izango da ikuskizuna, Amaia KZn, 19:00etan. Bertaratzeko sarrerak erosi behar dira eta prezioak 10 edo 15 eurokoak dira. Horretarako, Amaia KZren orrialdera joan behar da edo bertako leihatilara gerturatu ikuskizuna baino ordubete lehenago.
Elkarrekin bizi ametsa betetzen ari direla ohartu gabe, bikote bat 40 urteren bueltan aurkitzen da. Baina guraso izateko nahiak krisi egoerara eramango ditu, eta beraien zalantza eta beldurrak parez pare jarriko ditu. Elkarrekin sortutako guztia zalantzan ikusiko dute, izaki berri batek erdigunean zuten lanaren lekua hartuko duelakoan.