Terrazen ordenantza lantzen hasi da udala. Aurre fase batean bizilagun, ostalari, udal tekniko eta desgaitasunen bat duten pertsonekin bildu dira eta hilaren 20an parte hartze prozesua zabalduko dute.
Mendipe eremuan alokairurako babes ofizialeko 36 etxebizitza eraikitzeko proiektua idaztea enkargatu du Irunvik.
Elitxun dago lokala, Alarde eraikinean eta egokitu egin behar da lehen arretarako. Udala Osasun Sailaren erantzunaren esperoan dago.
Ikuskatze lanak egiten ari zirela matxuratu da igogailua. Ordezkatze pieza iristean konponduko dute igogailua.
Sei kilo eta erdiko artilleriako jaurtigarri bat zen, 36ko gerran erabilitakoa. Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko teknikariek "leku seguru" batean suntsitu zuten.
Hilaren 18an izango da emanaldia, Amaia KZn. Sarrerak dagoeneko eros daitezke ohiko bideetan.