Bueltan da Psilocybeko Bertsio Gaba
Bederatzi taldek parte hartuko dute 2025eko Bertsio Gaban. Sarrera doakoa da. Bestetik, Itxeki VLC Fest-en harira egindako elkartasun rifen zozketako irabazleak jakinarazi dituzte.

Larunbat honetan egingo dute Psilocybenea Aretoan fama berezia hartu duen Bertsio Gaba. Arratsaldeko 18:30etan zabalduko dituzte aretoko ateak eta lehen kontzertua 19:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da.
Bederatzi taldek bereganatuko dute oholtza gauan zehar: Kortatua Bailisakin, Kukunbers, Juanita Retardo, Oink oink oink, Beti Txarrak, Soroetan Pele, La Pota Records, Lehendakaris Tuertos eta Xolomo, Gazta & Piperra taldeek hain zuzen.
Itxeki VLC Fest