Hiru egunez itxiko dute Harresilanda kalea
Santiago kaleko lanen eraginez itxiko dute kalea. Itxiera hilaren 15etik 17ra izango da.
Santiago kaleko lanak martxan jarraitzen dute, eta horien eraginez Harresilanda kalea hiru egunez itxita izango da.
Hilaren 15ean lehen orduetan itxiko dute errepidea. Irekiera, berriz, hilaren 17an izango da, arratsaldeko 18:00etan.