Ander Aramendi Euskadiko Kros Txapelketako garailea
Euskadiko Kros Txapelketan izan da BAT ordezkaritza zabalarekin. Urrezkoa Ander Aramendik jantzi du soilik, baina taldeka DNA Txapelketako finalean egongo da BAT.
Joan den asteburuan jokatu da Euskadiko Kros Txapelketa eta Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkaritza zabalak hartu du parte. Lehiaketa Oiangun izan da eta Txindoki Atletismo Taldeak antolatu du.
16 urtez azpiko emakumeen kategorian Eider Aranburuk zortzigarren bukatu zuen 9:13 minutuko denborarekin. Hemezortzigarrena izan zen Naia Piquer (9:35), eta Paula Crespo, berriz, hogei eta laugarrena (10:03).
Brontzezkoa jantzi zuen 18 urtez azpiko gizonezkoen kategorian Urko Ibarguenek (16:58). Bosgarren postua Julen Mendozarentzat izan zen (17:26) eta Lukas Cabezon bederatzigarren izan zen (17:42). Gorka Garcia hamazazpigarren (18:32), Jon Casado hogei eta seigarren (18:56), Hugo Vazquez hogei eta zortzigarren (20:25) eta Jon Perez berrogeigarren (21:03).
Iratxe Cambon 18 urtez azpiko emakumeen kategorian aritu zen eta hogei eta bosgarren bukatu zuen (23:22). Aldiz, 20 urtez azpiko emakumeen kategorian Irati Errok lehiatu zuen eta seigarren izan zen (26:45). BATeko ordezkari izan ziren ere Maria Bauza (29:37), Lorea Cabezon (30:14) eta Elene Casado (30:24), hurrenez hurren, hamabigarren, hamahirugarren eta hamalaugarren.
Ander Aramendi izan da asteburuko izar nagusia, 20 urtez azpiko gizonen kategorian. Urrezkoa jantzi zuen 19:36 minuturekin. Laugarren bukatu zuen Mikel Aramendik (20:16) eta Unax Aranburu hogei eta zazpigarren izan zen (25:49).
Absoluto maskulinoan Julen Casado eta Abel Castañares aritu ziren Bidasoko taldea ordezkatzen eta zirkuitu oso zorrotza izan zuten aurrean. Casadok 78. bukatu zuen 39:52 minutuko denborarekin, eta Castañaresek 116. amaitu zuen lasterketa 46:22 minuturekin.
Gipuzkoako Txapelketa
Donostiako Anoeta estadioan jokatu zen pasa den larunbatean 23 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketa eta bertan izan ziren ere BATeko kirolariak. Egun eta leku berean pista estaliko lehen entrenamenduak egin ahal izan zituzten bertaratu zirenek.
Iñaki Sanzek garaipen bikoitza dastatu zuen Anoetan. Batetik, 200 metroetan 22,90 segundoko markarekin. Bestetik, 400 metrotan 50,37 segundorekin. Gipuzkoako txapeldun berria da.Bigarren postuan Urko Navarro geratu zen, 51,47ko denbora eginez. Bestalde, Lucia Mariscal ere Gipuzkoako txapeldun izendatu zen 200 metrotan 26,31 segundorekin.
BAT, DNA Txapelketako finalera
Lortutako emaitzen ondorioz, 16, 18 eta 20 urtez azpiko BATen taldeak Espainiako sei klub hoberenen artean sailkatu dira, eta beraz, DNA torneoan hartuko dute parte. Hilaren 18an izango da, Zaragozan eta formatu berri bati egin beharko diote aurre: proba mistoak eta kluben arteko aurrez aurreko zuzenak.
Lehenengo proba 4×2 mistoa izango da; ondoren, ehiza erreleboen txanda izango da. Proba honetan klubek aurreko probetan lortutako puntuak kontutan hartuko dituzte eta horrek abantaila ekarriko ahal die.
Txapelketa honetara 25 atleta joango direla aurreratu du Bidasoko taldeak; horietatik 24 Irun eta Hondarribikoak dira eta beste bat Oiartzungo Haurtzako klubekoa. “Era honetan egiten ari garen harrobi lana indartzen da”.
Hona hemen sailkatu diren gainontzeko taldeen puntuazioa eta sailkapena:
16 eta 18 urtez azpikoak:
- 1. Cueva de Nerja (6648 puntu).
- 2. Sprint (6601 puntu).
- 3. Playas de Castellon (6404 puntu).
- 4. Atletismo Albacete (6341 puntu).
- 5. Alcampo Scorpio 71 (6283).
- 6. Super Amara BAT (6116 puntu).
20 urtez azpikoak
- 1. Playas Castellon (7723 puntu).
- 2. FC Barcelona (7711 puntu).
- 3. Cueva de Nerja (7554 puntu).
- 4. Atletismo Alcorcon (7029 puntu).
- 5. Super Amara BT (6790 puntu).
- 6. Alcampo Scorpio 71 (6603 puntu).
Zaragozara joango diren atleten zerrenda:
16 eta 18 urtez azpikoak
- Erreleboak 4×2: Hai Duong, Jon Andiano, Iratxe Cambon eta Alain Ugarte.
- Pisua: Xuban Yarza.
- 60 metro hesiak: Jon Gajate.
- Altuera. Noa Garcia.
- 400 metro: Mariela Beraza.
- Luzera: Iñigo Romero.
- 60 metro: Eider Martin.
- Ehiza erreleboa: Urko Ibarguen, Naia Piquer, Eñaut Arburua eta Irati Benito.
20 urtez azpiko taldea
- Erreleboak 4×2: Alaine Agerralde, Jon Gajate, Hugo Vazquez eta Hai Duong.
- Pisua: Xuban Yarza.
- 60 metro hesiak: Eider Alzaga.
- Altuera: Aritz Zuazo.
- 800 metro: Irati Erro.
- Luzera: Nora Aramendi.
- 60 metro: Aingeru Lizarraga.
- Ehiza erreleboa: Alai Cabello, Nerea Lopez, Markel Garrantxo eta Leire Martiarena.