Zuloaga Etxeko estalkia birgaituko dute
Hilaren 13an hasiko dituzte lanak eta otsail amaierarako bukatuta egotea espero dute. Bien bitartean, Kale Nagusiko trafikoan mozketa puntualak egingo dituzte.
Hilaren 13an Zuloaga Etxeko estalkia egokitzeko lanak hasiko dituzte, iragazgaiztasuna eta isolamendua hobetzeko. Enpresak lau aste izango ditu lanak burutzeko eta 89.426,29 euroko aurrekontua (gehi BEZa).
Hortaz, otsail amaierarako lanak bukatuta izatea aurreikusi du udalak. Beti ere eguraldiak lanen abiadura baldintzatzen ez badu.
Lanak burutzeko aldamioa jarriko dute eta Kale Nagusiko trafikoan mozketa puntualak egingo dituzte. Mozketa horiek materialak deskargatzeko eta jasotzeko baliatuko dituzte.