Euskal Herriko lau atunontzi dira arrantza egin ezinda daudenak. Arazoa ez da epe laburrean konpontzea espero.
Errenterian izan da topaketa, eta Oarsoaldea eta Bidasoko erronka politiko, sozial eta ekonomikoei "aurre hartzeko" estrategia landu dute.
Urtebetez Zabalduz kooperatibarekin lanean aritu ondoren, hil honetan jarriko dute martxan Auzosare proiektua. Hezitzaileen bidez pertsonak komunitatearekin saretzeko egitasmoa da.
David Nuño, Elkarrekin Iruneko bozeramaileak Artaleku eta Azken Portuko kiroldegietan klaseak murriztu dituztela salatu du, nahiz eta iaz hiruhileko abonuaren prezioa %18 garestitu zuten.
Itsas Etxean izango da kontzertua, 22:00etan. Sarrerak Arma Plazan, leihatilan edota online (kutxabank-en) eskura daitezke.
Gipuzkoako Arraunketa Federazioak antolatu du, eta Hondarribia A.E. klubaren laguntza izan du. Hilaren 12an –igandea– izango da lehia.
Hilaren 13an hasiko dituzte lanak eta otsail amaierarako bukatuta egotea espero dute. Bien bitartean, Kale Nagusiko trafikoan mozketa puntualak egingo dituzte.
"Irun" dioen eskultura bat instalatu du Udalak hiriko erdigunean, kanpoko bisitarientzat elementu erakargarria izango delakoan.
Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa abian da. Emakumezko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, Lurraldebuseko langileak babestea eta erabiltzaile guztien sentsibilizazioa areagotzea helburu du.
Hilaren 15etik 17ra Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 41. ekitaldiko emanaldiak jasoko ditu hiriko aretoak.
Tinduf-eko errefuxiatu sahararren kanpamenduetara elikagaiak eramateko euskal karabana abian da. Hilaren 23tik 25era bitartean jasoko dituzte elikagaiak Kabigorri-n. Bestetik, 2025eko uztaila eta abuztuan haur errefuxiatuak Euskal Herrian jasotzeko harrera-familiei deia luzatu zaie.
Irungo Artia eta Martindozeneako gaztelekuek eta GazteARTEan Konekta zerbitzuak hil honetarako jarduera-sorta zabala aurkeztu dute, 12 eta 18 urteko nerabe eta gazteei zuzenduta.