Itsaspeko zinema, Amaia KZn
Hilaren 15etik 17ra Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 41. ekitaldiko emanaldiak jasoko ditu hiriko aretoak.
Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 41. ekitaldiaren barruko emanaldiak ere Irunen izango dira. Zehazki, Amaia KZn ziklo horretako hiru dokumental eta hamazazpi film labur ikusi ahal izango dira hilaren 15etik 17ra. Kulturguneko hitzaldi aretoak jasoko ditu proiekzioak, hiru egunetan 19:00etatik aurrera.
Itsasoarekin eta haren balioarekin harremana duten ikus-entzunezkoak dira Amaia KZn ikusi ahalko direnak. Hala, hilaren 15eko lehen emanaldia itsasoko biodibertsitateari buruzkoa izango da, eta espezieen ingurumenarekin duten harremana erakutsiko du. Bigarren egunean (hilaren 16an) kontserbazioa eta jasangarritasuna jorratuko dira, klima-aldaketa edo kutsadura eta bestelako gai batzuk jorratuta. Azken eguna itsasoari lotutako giza istorioei eskainiko diete. Programazioaren gaineko xehetasunen berri izateko baliatu esteka hau.