Larretxipi karrikako etxe bat hustu du udalak

Larretxipi karrikako 4. atariko eraikina hustu eta hormatu du udalak. Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko epaitegiaren baimenarekin.

Irungo Udalak jakinarazi du Larretxipi karrikako 4. atariko eraikina hustu duela, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko epaitegiak baimena emanda. Udalak bizitzeko desegoki deklaratu zuen eraikina, eta ixteko agindu zuen, hondatuta eta utzita zegoela ebatzita.


Jabeek, ordea, ez zituzten bete udalak emandako aginduak, eta horregatik, eraikinean bizi zirenen, bizilagunen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, udalak eraikina husteko eta hormaz ixteko baimena eskatu zien epaileei. Horrela, Ertzaintzarekin batera egindako operazio batekin, Udaltzaingoa higiezinean sartu da, eta hustu egin du, legezko berme guztiak beteta eta inongo gorabeherarik gabe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.