Kotxe batek su hartu du Oinaurreko garaje batean
Bi auto erre dira eta Ertzaintza ezbeharraren nondik norakoa ikertzen ari da. Bizilagunek etxetik irten behar izan dute baina jada itzuli ahal izan dira.
Gaur gaueko 04:50ean su hartu du Oinaurreko garaje batean zegoen auto batek. Piketazaharra kaleko 16. eta 18. garaje zenbakian izan da ezbeharra eta bertako bi eraikinetako bizilagunek etxea utzi behar izan dute bi portaletara kea sartu delako.
Bizilagun bat zauritu egin da kea arnasteagatik eta bi auto guztiz kiskalita geratu dira eta beste bi izan dira sutearen ondorioz kaltetuak. Bizilagunek etxera itzuli ahal izan dute 07:00etarako, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du nondik norakoak zehazteko.