Eguberriak baloratzeko inkesta egingo du udalak

Irungo 400 pertsona baino gehiagori egingo diote inkesta telefono bidez. Bihar hasiko dira eta hilaren 12an bukatu.

Eguberrietako kanpaina bukatu da udalarentzat eta bihartik hilaren 12ra bitarte herritarrei deika arituko dira jai hauen egitaraua baloratzeko inkestak egiteko. Hurrengo urteari begira zer hobetu daitekeen jakin nahi du udaleko Gobernu Irekirako eta Herritarren Arretarako arloak.

Orotara Irunen bizi diren 18 urtetik gorako 400 pertsona elkarrizketatuko dituzte eta askotariko galderak egingo dituzte: jardueretan parte hartu duten, zer iritzi duten argi eta apaingarriei buruz, nola mugitu diren hiri barruan eta proposamenik egin nahi duten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.