Adingabeei sexu gehiegikeriak egitea egotzita 85 urteko kartzela zigorra eskatu dute surf irakasle batentzat
2021eko abuztuan atxilotu zuen Ertzaintzak Hondarribiko surf irakaslea. Epaiketa aurtengo martxoaren 10etik 21era egingo dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegian.
2021eko abuztuan Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen Hondarribian adingabeei sexu gehiegikeriak egitea leporatuta. Lau urte geroago 85 urteko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak EiTB iturriaren arabera: 84 urteko zigorra, 16 urtez azpiko adingabeen aurkako 11 deliturengatik; eta urtebeteko zigorra, haur pornografiako edukiak edukitzeagatik.
Salaketa baten harira atxilotu zuten poliziek eta gerora egitaztatu ahal izan dutenez gutxienez hamar urtez zeramatzan abusuak egiten. Epaiketa aurtengo martxoaren 10etik 21era egingo dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegian.