Faxismoaren kontra, Iñigoren Diszipuloak taldeak joko du Lakaxitan
Bi eraso nazi eta faxista jasan ditu Lakaxita Gaztetxeak eta gastu horiei aurre egiteko ez ezik, faxismoari "kulturaren txarraska" ateratzeko baliatuko dute biharko hitzordua.
Lakaxita Gaztetxeak bi eraso nazi eta faxista jasan ditu pasa den abenduan eta faxismoari aurre egiteko “kultura delako gaztetxearen txarraska“, kontzertu bat antolatu dute. Moskuko gaztetxeak eta Katea auzoko pilotalekuak ere eraso nazi eta faxista jasan zituzten Eguberrietan. Irungo kale batzuetan pintada berdinak agertu dira.
Hala, bihar, Iñigoren Diszipuloak taldeak joko du gaztetxean bertan, 21:30ean hasita eta lau orduko iraupena izango du. Tarte horretan, Iñigo Muguruza musikariaren musika ibilbide luzeko abestiak interpretatuko dituzte. Ondoren, El Txe arituko da musika jartzen.
Sarreraren prezioa borondatezkoa izango da eta pintaketa faxisten gastuei aurre egiteko baliatuko dute biltzen dutena. “Etor zaitezte bizitza ospatzeko gogo betez; ahaztezina izango da!”.