2025eko Udal Egutegiak kalean dira

Egutegiak BAZ bulegoan edo Arma Plazan jaso daitezke doan.

Estitxu Urtizberea zinegotzia eta Maddi Carton eta Goio Uriarte teknikariak 2025ko egutegia osatzen duten argazki irabazleen egileekin.

Hondarribiko Udalak urteko egutegia argitaratzen du urtero eta horretarako argazki lehiaketa antolatzen du. Aurtengo lehiaketan 50 herritarrek parte hartu dute eta orotara 184 lan jaso dituzte.

Iragan astean egin zuten egutegiak aurkezteko ekitaldia eta bertan izan ziren Estitxu Urtizberea zinegotzia eta Maddi Carton teknikariak 2025ko egutegia osatzen duten argazki irabazleen zenbait egilerekin.

Egutegiak kalean dira eta BAZ bulegoan edo Arma Plazan jaso daitezke doan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.