Emakume eta gizon bat atxilotu dituzte Hondarribian lapurreta egitea egotzita

Besarkada solidarioen bidez lapurreta egitea egotzita atxilotu dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du, antzeko beste zenbait delitutan parte hartu duten egiaztatzen ari baita Ertzaintza.

Ametsa Abesbatza eta Kemen Dantza Taldea, Italiara

Cuneo Classica Festival jaialdira joango dira eta euskal folklorearen kontzertua eskainiko dute. Hilaren 19an izango da emanaldia.

Kognizio gainbeheraren prebentziorako ikastaroa eskainiko dute

Do re ni metodologian oinarritutako ikastaroa izango da. Haren nondik-norakoak gizarteratzeko hilaren 22an aurkezpen irekia egingo dute Kultur Etxean.

Nerabeei laguntzeko hiru tailer Haurartean programan

Haziera kontziente eta errespetuzkoa sustatzeko helburuarekin prestatu dituzte hiru saioak, tresna eta baliabideak erraztuz.

Lehena Europan

Bidasoak Europa Ligako lehen garaipena lortu zuen atzo Suedian Ystads taldea menderatu ondoren (23-29). Garaipen horrekin D multzoko lehen postuan kokatu dira irundarrak.

Emakumeak kirolera bultzatzeko, Kirola par(t)ekatuz

Igande Sasoi egingo da hilaren 20an eta emakumeak kirola egitera bultzatzeko saio bereziak egingo dira Kolon pasealekuan. Hiriko hemezortzi talde izango dira parte hartzaileak.

Uhinak kongresua, hilaren 23tik 24ra

Bi egun horietan hainbat aditu elkartuko dira Ficoban eta klima aldaketaren erronkei nola aurre egin arituko dira hausnartzen.

Bizitegi bazterkerian dauden pertsonen zenbaketa egingo du udalak

Hilaren 23tik 24rako gauean egingo dute zenbaketa. Gau horretarako bolondresak eskatu ditu udalak. Izen ematea zabalik da.

Miren Izak Gaurko Musiken Espainiako Sari Nazionala jasoko du

Tulsa gisa ezaguna den abeslaria da eta Maria Velasco idazle eta antzezlearekin batera aurkezten ari den 'Amadora' lanagatik jasoko du saria.

Hondakinen eta uraren tarifa berriak onartu ditu Txingudiko Zerbitzuakek

Birtziklapena sustatzeko eta entitatearen inbertsio gaitasuna berreskuratzeko egokitu dituzte tarifa berriak.

Norgehiagoka estua eduki du Biok Txingudik

Etxean jokatu dute azken partida eta galdu badute ere, lehen 24 minutuetan markagailua ez zen aldatu.

Gabon Kanten jaialdian eta Olentzero eta Belenen erakusketetan izena eman daiteke

Erakusketak abenduaren 13tik urtarrilaren 5era egongo dira ikusgai. Lehiaketa, aldiz, abenduaren 24an egingo da.

Eguberrietako merkatuan parte hartzeko izena eman daiteke

Abenduaren 14etik 15era zabalduko dute eguberrietako merkatua. Bertako saltokietako ordezkariei zein artisautzaren eta sormenaren sektoreetako profesionalei luzatu diete parte hartzeko gonbita.

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko dute urriaren 24an.

Hilaren 24rako bisita gidatu bi antolatu ditu udal liburutegiak

Bisitak Liburutegien Nazioarteko Egunaren haitzakian egingo dira. Bertan, Hondarribiko Udal Liburutegian ondu duten irakurketa-gida kolaboratiboa aurkeztuko dute.

'Hartza eta gurbitza' eskulturako urmaela gorriz tindatu dute

Palestinaren "odolustea" irudikatzeko ekintza izan da. Hondarribiko Udalak halako ekimenak gaitzetsi eta ura berroneratzeko lanak abiatu ditu.

Bonolotoaren 36.432 euro, Irunera

Atzoko Bonolotoaren zozketan San Migel auzoko Luis Uranzu kaleko administrazioan zigilatutako txartel batek saria lortu du.

Etorkizuneko belaunaldien ereduak, paneletan

Jakiundek antolatutako '24 emakume zientzian, artean eta letretan' erakusketa jarri dute ikusgai Hondarribian, urriaren 27ra bitarte. Ostiralean, erakusketarekin lotutako 'Joanak joan, etorkizun kontakizun' izeneko solasaldia izango da.

Ane Mendizabal Sarriegi / Gipuzkoako Hitza

'Kolonbiako Giza Eskubideen eta lurraren defendatzaileak' hitzaldia, asteazkenean

Hilaren 23an (asteazkena) izango da hitzaldia Irungo Emakumeen Etxean, 19:00etan. Sarrera librea izango da (edukiera bete arte).

Indarkeria matxisten gaineko jardunaldia antolatu du Gaurko Andreak elkarteak

Hilaren 24an (osteguna) egingo dute jardunaldia Palmera Monteron. Kontzientziazioa, ahalduntzea eta formazioa ditu helburu egunak.

Udal gobernuak proposatutako adierazpena "integratzaileagoa eta enpatikoagoa" izan behar dela uste du EAJk

Bularreko Minbiziaren Munduko egunaren harira, bigarren urtez jarraian, bere aldetik egin ditu adierazpenak Hondarribiko EAJk.

Gehiago