Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Olentzero eta Mari Domingiren ibilbidea zehaztu dute

Astelehenean (hilak 23) 17:00etan emango diote hasiera ibilbideari Olentzero eta Mari Domingik. Trafikoan zenbait aldaketa egongo dira.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2024/12/21

Irungo Udalak jakinarazi du hilaren 23an –astelehenean– izango dela Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera. “Hiriko kaleak magiaz eta poztasunez” beteko direla azpimarratu dute.

17:00etan emango diote hasiera ibilbideari, Donostia kaletik. Gero, Luis de Uranzu, Zubiaurre, geltokia, Kolon, Foruen kalean, kale Nagusia eta San Juan plaza zeharkatuko dituzte.

Ibilbide horretan hiru geldialdi egingo dituzte: lehena Koloneko topo geltokian, Kolon pasealekuan Aduana kalearen bidegurutzean; bigarrena Kolon pasealekua eta Gipuzkoa hiribideko bidegurutzean; eta, hirugarrena kasinoan, kale Nagusiaren eta Foruen kalearen arteko bidegurutzean. Olentzeroren bertsoak abestuko dituzte geldialdi horietan. Hirugarrenean IGA taldeak ere joko du.

Gainera, 18:30etik 20:30era Mari Domingik eta Olentzerok haurren gutunak jasoko dituzte San Juan plazan.

Trafikoan aldaketak

Zirkulazioan aldaketa batzuk eragingo ditu ekitaldiak. Udaltzaingoak zehaztu du trafiko aldaketa nagusiak 16:50etik 18:15era izango direla hiriko puntu hauetan:

  • Desfileak kale mozketak eragingo ditu Hondarribia kalean, Kolon pasealekuan eta Gipuzkoa hiribidean.
  • San Juaneko aldalekurako sarbidea: Osinbiribileko biribilgunetik sartu ahal izango da ordu tarte horretan.
  • Renfeko geltokiko sarbidea: Anaka kaletik sartu ahal izango da soilik.
  • Distantzia handiko autobusen Txanaleta kaleko sarbidea: itxita egongo da.
  • Taxi zerbitzua:
    • Jose Ramon Agirretxe geltokia:
      • Gipuzkoa hiribidetik sartu beharko da ohiko geltokira joateko.
      • Irteera Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleetan barrena, Elizatxo hiribiderantz.
      • Luis Mariano kalean norakoa aldatuko da, beraz ezingo da Gipuzkoa hiribiderantz zirkulatu.
    • San Juaneko geltokia: irekita, baina Nafarroa hiribidetik sartu beharko da.
  • Erdiguneko aparkalekuak:
    • Koloneko aparkalekua:
      • Gipuzkoa hiribidetik sartzeko, Elizatxoko biribilgunea erabili behar da. Jose Ramon Agirretxeko sarbidea itxita egongo da.
      • Irteteko, Joaquin Gamon kaletik joan beharko dute ibilgailuek, kontrako norakoan, Aldapeta eta Artaleku kaleetan barena, Gipuzkoa hiribiderantz.
    • San Juaneko aparkalekua:
      • San Juanetik sarbideak: erabat moztuta sarrera zein irteera.
      • Pudenxia Arbidetik sarbidea: sartzeko aukera eta irteteko arazorik ez
    • Mendibileko aparkalekua: aldaketarik ez.

Irunbusen aldaketak

Irunbuseko lineetan ere eragina izango du desfileak, ordu berean.

  • L1. ZAISA – OSPITALEA
    • Ospitalerantz: 16:30etako irteeratik 18:15etara, gutxi gorabehera: autobusak Fermin Calbetoneko geltokiraino joango dira, Nafarroa hiribidetik jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik desbideratuko dira Zubimuxuko biribilgunetik eta Letxunborro hiribidean barrena ospitaleraino iristeko.
    • Zaisarantz: ohiko ibilbidea Aldabe mendira arte; handik, Letxunborro hiribidetik jarraituko du, eta GI-636 errepidean barrena joango da Fermin Calbetoneraino eta, Nafarroa hiribidea jaitsita, ohiko ibilbidea egingo du Behobiaraino.
  • L2. SAN JUAN – KATEA
    • 17:00etatik 18:30era: lineaburua (Fermin Calbeton kaleko geralekua) Elizatxo hiribideko 11. zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.
  • L3. SAN JUAN – ARTIA
    • Ohiko ibilbidea egingo du.
  • L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA
    • 16:45etik 18:15era: Fermin Calbetoneko lineaburua Elizatxo hiribideko 10. eko eskola geltokian egingo da. Sindikalaren aurrean.

Erdialdean, Antzaranen eta San Migel auzoan ez da zerbitzurik egongo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.