HITZA, neguko argazki onenaren bila
Bigarrenez antolatu du OARSO BIDASOKO HITZAk Neguko Argazki Lehiaketa. Irudiak hilaren 20tik urtarrilaren 25era arte bidal daitezke.
Negua irudi bidez jasotzea. Urtaroari kolorea ematea. Eta aldi berean, kameren maitaleei euren lanak bideratzeko aukera ematea. Helburu horrekin antolatu du OARSO BIDASOKO HITZAk bigarrenez Neguko Argazki Lehiaketa. Iaz 31 argazki aurkeztu ziren lehiaketara; bigarren ekitaldi honetarako ziur kopuru hori txiki geldituko dela. Abenduaren 20an hasi, eta 2025eko urtarrilaren 25era arteko epea dago argazkiak HITZAra bidaltzeko: horiek, helbide elektroniko honetara (egin klik hemen hara joateko) bidali behar dira. Egin klik hemen lehiaketaren oinarri zehatzetara joateko.
Aurkeztuko diren argazkien artean hiru sari bajatuko ditu HITZAk:
- Epaimahaiaren saria: Errenteria-Oreretako Valentin Foto-Bideoan kontsumitzeko 100 euroko bonua.
- Irakurleen saria: Lezaun upategira (Lakar-Nafarroa) bisita eta bazkaria.
- Irakurle bozkatzaileen saria: Errigorako produktuen kaxa.
Epaimahaiaren saria, adituz osatutako epaimahaiko kideek erabakiko dute.
Irakurleen saria, berriz, HITZAren jarraitzaileek erabakiko dute herri bozka bidez; argazki guztiak otsailaren 1etik otsailaren 13ra arte egongo dira ikusgai oarsoaldea.hitza.eus eta bidasoa.hitza.eus weborrietan ikusgai, eta HITZAkide bakoitzak bat bozkatu ahalko du. Bozka gehien jasotzen duenak irabaziko du sari hori.
Bozkatzen dutenen HITZAkideen artean zozketa egin, eta hirugarren saria esleituko da.
Erakusketa eta sari banaketa
Lehiaketara aurkeztuko diren argazki guztiekin erakusketa zabalduko du HITZAk Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan, otsailaren 23tik (sari banaketaren eguna) martxoaren 3a arte. Izan ere, otsailaren 23an han egingo da sarien banaketa.
Jarraian, iaz saria eskuratu zuten hiru argazkiak: