Auditoretza eta ziurtagiri energetikoak egiten ari da udala
Azken bi urteetako lanketei esker egun udalaren eskumenekoak diren 17 eraikinetatik 11k beteko dute legedia. Betekizun hori 2021 urterako egin behar zela deitoratu du udal gobernuak.
Hondarribiko Udalak bere eraikinen eta ziurtagiri energetikoen idazketa prozesua abiatu du. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legeak (4/2019), 70 kilowatio baino potentzia termiko altuagoa duten eraikinen eta 50 metro karratu baino azalera erabilgarri handiagoa dutenen ziurtagiri energetikoak egitera behartzen du.
Auditoretza energetikoak egiterakoan kontsumo energetikoa murrizteko izapideak finkatzea ahalbidetzen du, ziurtagiri energetikoek, berriz, eraikinen efizientzia energetikoa murriztekoa irizpideak.
Iaz Kultur Etxean, eta Bordari, Biteri eta Satarka Ikastetxetan egin zituzten lanketak egin ziren. Aurten aldiz, udaletxean, Panpinot kaleko Udal Bulegoetan, Zuloaga Etxean, Auditoriumean, Jostaldi Pilotalekuan, Kasino Zaharrean eta Loraitz Haurreskolan egin dituzte.
Azken bi urteetako lanketei esker egun udalaren eskumenekoak diren 17 eraikinetatik 11k beteko dute legedia. Betekizun hori 2021 urterako egin behar zela deitoratu du udal gobernuak.