Eraso faxista jasan du Lakaxita Gaztetxeak
Lakaxita Gaztetxearen lorategietan hainbat mezu faxista agertu dira. Tartean, "Europa defendatzeko" mezu faxista irakur daiteke.
Argazkia: Lakaxita Gaztetxea Lakaxita Gaztetxean pintada faxistak egin dituztela salatu du. Faxismoa beti antolatuta egon dela ohartarazi dute haien sare sozialetan eta gaur arratsaldean, 17:30etatik aurrera, ahal dena garbitzeko deia egin dute. Faxismoa salatzeko deialdiei adi egoteko eskatu dute.


