Santiago kalean garajeak erabilgarri, bihartik aurrera
Autoek, orain artean bezala, San Pedro kaletik sartu beharko dute, eta gehienez Santiago kaleko 5 zenbakiraino iritsi ahal izango dira.
Bihartik aurrera, Santiago kalean garajeak erabiltzen hasteko aukera izango dute jabeek. Hala jakinarazi du udalak. Dana den, oraindik lanak bukatu gabe daudenez, orain artean bezala San Pedro kaletik sartu beharko dute, eta gehienez Santiago kaleko 5 zenbakiraino iritsi ahal izango dira.