Naizen elkartearen hitzaldia, Emakumeen Etxean
Bea Sever sexologoak haur eta gazteen transexualitateari buruz hausnartzen arituko da. Hilaren 19an (osteguna) da saioa.
Haur eta gazteen transexualitateari buruz hausnartzeko xedez, hitzaldi bat eskainiko du Naizen elkarteak hilaren 19an (osteguna) Emakumeen Etxean, 17:00etan. Irungo Udaleko Berdintasunerako eta LGTBIAQ+ Dibertsitaterako Zerbitzuak antolatu du saio hau.
Bea Sever sexologoak eskainiko du hitzaldia eta Ez da nire gorputza, zure begirada lelopean, Naizen elkarteko hainbat familiaren testigantzak izango ditu ildo. Doako saioa izango da.