Jaizkibel hiribidean asfaltatze lanak egingo dituzte
Asteazkenetik ostiralera Jaizkibel hiribideko errepidea itxita egongo da lanak burutzeko.
Txingudiko Zerbitzuak Jaizkibel hiribidean egiten ari den proiektuaren barnean asfaltatze lanak egingo dituzte. Zehazki bihar hasi eta ostiralera bitarte iraungo dute lanek. Beraz, egun horietan errepidea itxita egongo da.
Udalak jakinarazi duenez ezingo da Jaizkibel hiribidetik Kopako biribilgunera heldu, ezta Baserritar Etorbidetik ere. Horren ordez, Katalin Erauso kaletik igaro beharko da. Azkenik, bizilagunek kotxeak eremu horretatik kanpo utzi beharko dituztela ohartarazi dute.