Familien jolasa, Herri Olinpiadetan
Olinpiaden bigarren jardunaldia egin zen larunbatean. Herri kirolak egitekoak baziren ere, azkenean familien jolasa egin zuten.
Hilaren 14an (larunbata) egin zuten Herri Olinpiaden bigarren jardunaldia. Bertan, herri kirolak egitekoak ziren, baina euriterengatik bertan behera geratu zen proba. Hala ere, antolatzaileek ordezko proba bat prestatu zuten, gazteak elkartzeko aukera gal ez zedin.
Arratsaldeko 17:30ean Azeri elkartearen atzekaldean bildu ziren taldeak. Talde bakoitzeko kapitainari jokoa azaldu eta probari hasiera eman zioten. Talde bakoitzak sei karta jasotzen zituen gutun azala jaso zuen, eta inguruko taldeekin trukeak eta tratuak eginez familiak osatu behar izan zituzten. Talde gutxik lortu zuten proba osoki bukatzea.
Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, herri giroa ez zen faltan izan.