Emigrazio Eraikineko lanei berrekin diete
Lanari lotutako bi proiektu aldatu behar izan dituzte obrekin jarraitzeko, eta 2025eko maiatzean bukatuta egotea aurreikusi dute.
Emigrazio Eraikineko lanak geldirik egon dira. batetik, kanpoko patioko urbanizazio proiektua aldatu behar izan dutela; bestetik, barneko proiektua egokitzeko kontratua ere aldatu behar izan dutelako. Azken honetarako Lanbide bertatik irtetea itxoin behar izan dute.
Gaur udalak jakinarazi du lanak berriro ere martxan direla, behin Irunviko Administrazio Kontseiluak kontratuen aldaketa onartu duenean. Lanen kontratua, Iparragirre Eraikuntza Lanak enpresari esleitu zitzaion, 3.546.305,76 euroan eta 2025eko maiatzean bukatzea aurreikusi da.
Eraikin hau ekipamendu soziala izango da eta bertan adinekoentzako lokal bat, Haurtxoko bat, liburutegi bat eta auzo elkartearen egoitza egongo dira. Udalaren arabera, inguru horretako “iraultzaren” parte dira obra hauek eta ViaIrun eremuarekin bat egingo duen ingurua izango da.
Bestalde, eraikinaren inguru osoa berrurbanizatzen hasiko dira 2025eko lehenengo lauhilekoan. Hain zuzen, Anaka eta Basurko kaleetan irisgarritasun lanak egingo dituzte, espaloiak egokituze eta bide zoruak oinezkoentzako lehenetsiz. Obra hauen kostua 443.375,16 eurokoa da eta sei hilabetetan burutu beharko dituzte.