San Tomas Egunerako atzera kontaketa hasi da
Egun osoan zehar egongo da zer egin, ikusi eta entzun Urdanibia plazan. Ez dute hutsik egingo nekazarien postuek eta txosnek.
Gaur zortzi ospatuko da San Tomas Eguna Irunen eta larunbata izaki jendetza ibiltzea espero da. Urdanibia plaza izango da azokaren, folklorearen eta festaren epizentroa eta egitaraua dagoeneko prest dago.
Urtero bezala, txosnak egongo dira egun osoan zehar eta horiek sei izango dira. Irekiera 10:00etan izango da eta iluntzera arte egongo dira zabalik. Halaber, nekazarien postuek ere haien lekua izango dute eta hauek 09:30ean irekiko dituzte, 20:00ak arte.
Aurten, gainera, haurrentzako kandela tailer bat egingo da, baita jokoak ere. Ondoren, emanaldiak hasiko dira eta oholtza gainera igoko dira Txorimaloak Soinu Taldekoak; Adaxka Dantza Taldekoak; Eraiki Dantza Taldekoak; eta Elatzeta abesbatzakoak. Arratsaldean ere musika ez da faltako, eta 18:30ean, Irungo Musika Kontserbatorio eta Eskolaren emanaldia egingo da; jarraian, Auntxa Trikitixa Taldearen txanda izango da; ondoren, Ibarla Meaka Dantza Taldekoena, eta azkenik, Kemen Dantza Taldekoak arituko dira dantzan.
Egitarauarekin bukatzeko, Burrunba Elektrotxarangak kontzertua eskainiko du, eta haien ondoren, Goxua N’ Salsa talde iruindarraren txanda izango da.
Egitaraua
- 09:30-20:00: San Tomas azoka. Urdanibia plaza.
- 09:30: Lehiaketa erakusketa. Postuak irekiko dira.
- 10:00: Txosnen irekiera.
- 10:30: Ezti-dastaketa Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatua.
- 11:00: Haurrentzat kandela-tailerra eta jokoak.
- 11:00: Txorimaloak Soinu Taldearen emanaldia.
- 11:30: Adaxka Dantza Taldearen emanaldia.
- 12:00: Eraiki Dantza Taldearen emanaldia.
- 12.30: Barazkien, animalien eta eztiaren lehiaketen sari banaketa.
- 13:00: Elatzeta abesbatzaren emanaldia.
- 18:30: Irungo Musika Kontserbatorio eta Eskolaren emanaldia.
- 19:00: Auntxa Trikitixa Taldearen emanaldia.
- 19:30: Ibarla Meaka Dantza Taldearen emanaldia.
- 20:00: Kemen Dantza Taldearen emanaldia.
- 21:00: Burrunba Elektrotxaranga.
- 23:00: Goxua N’ Salsa taldearen kontzertua.