Olentzero eta Mari Domingi jaialdia, hilaren 24an
Saindua Gaztelekuak antolatu du Olentzero eta Mari Domingi jaialdia. Lehiaketan parte hartzen dutenek 200 euroko saria jaso dezakete.
Hilaren 24an Olentzero eta Mari Domingi jaialdia antolatu du Saindua Gaztelekuak. Goizeko 11:30ean hasiko da jaialdia eta Olentzeroko edota Mari Domingiren irudia eramaten dituzten taldeek eta Olentzero abestia antzezten dutenek, 200 euroko saria jasoko dute. Ikus oinarriak.
Gutxienez hamar eta gehienez hamabost lagunez osatutako taldeak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Talde orok heldua den arduradun bat izan beharko du eta horiek diru kontu bat eman beharko dute (Dirua jasotzeko fitxa berezi bat bete beharko du). Hortaz gain, talde bakoitzak izen bat izan beharko du, zeina agerian eraman behar den.