Irungo ikasleak, 'Agenda 2030'-ekin konprometituta
Irungo udalak 'Eskolako Agenda 2030 Programa' aurkeztu du, ikasleriaren artean jasangarritasunaren kultura hedatu eta haien parte-hartzea bultzatzeko asmoz
Atzo, hilaren 12, Irungo zazpi ikastetxeetako 60 ordezkari (“eko-ordezkariak”) Udaleko Hiri Garapeneko ordezkariarekin, Borja Olazabalekin, bildu ziren udaletxeko Areto Nagusian, “Eskolako Agenda 2023 Programa”-ri hasiera emateko. Programaren helburua ikasleriaren artean jasangarritasunaren kultura hedatzea da, arazo ekologiko eta sozialak identifikatu eta konponbideen inguruan hausnartu dezaten, ekintza eraldatzaileak proposatuz: banakoak zein kolektiboak, tokikoak zein globalak.
Datozen bi ikasturteetan zehar, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat eginez, “Ekoizepen eta kontsumo arduratsuak” gaia landuko dute, udalerriko egoera aztertuz eta eraldaketarako proposamenak eginez. Ikasturte amaieran Udal Foro bat antolatuko da, ikasleen analisia eta proposamenak udal ordezkarien aurrean aurkez daitezen.
Guztira, 3.500 ikasle inguruk parte hartu dute, Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, batik bat ondoko ikastetxeetakoak: Eguzkitza, Hirubide, Pio Baroja, Toki Alai LHI, Toki Alai BHI, Txingudi Ikastola eta Txingudi BHI.