Hondartza kiroldegian eguzki panelak ezarri dituzte
Hondarribiko Udalak 48.321,41 euroko inbertsioa egin du eguzki panelak ezartzeko. Kiroldegiko argindar kontsumoaren %10a estaliko dute.
Hondarribiko Hondartza Kiroldegian eguzki panel fotovoltaikoak jarri ditu udalak, 48.321,41 euroko inbertsioa eginez. 58,5 kWp potentzia duen instalakuntza da ezarri dutena, eta horien bidez eraikinaren argindar kontsumoaren %10a estaltzea da asmoa.
Garoa Lekuona Ingurumen eta Energia zinegotziaren esanetan kiroldegia Hondarribian dagoen eraikin handiena eta erabilienetarikoa da, eta ondorioz, kontsumo energetiko gehien duen udal eraikina da. “Bertan energia kontsumoa jaisteko urrats ezberdinak eman nahi ditugu udaletik eta eguzki panel fotovoltaikoak jartzea horietako bat da” gaineratu du.