35.251 bidaiari igaro dira azaroan aireportutik
2023ko azaroarekin alderatuta, %2,2 bidaiari gehiago igaro dira aireportutik aurtengo azaroan.
Hondarribiko azpiegiturak kudeatzen dituen AENA enpresak iragarri duenez, Bidasoan kokatutako aireportuan 35.251 bidaiari izan dira azaroan, 2023ko hil berean baino %2,2 gehiago. Halaber, Gipuzkoako aireportuan dagoen pistan 511 lurreratze eta aireratzen izan dira azaroan, iaz baino %23,4 gehiago.
Ikasturteari dagokionez, urtarriletik azarora bitartean 5.670 mugimendu erregistratu dituzte, iazko epe beran baino %1,8 gutxiago. Tarte horretan, 444.866 bidaiarik erabili dute zerbitzua, iaz baino %0,2 gutxiagok.