Gazaren aldeko herri zozketako sariak banatu dituzte
Hilaren 8an egin zuten txartelen zozketa. Bildutako diru guztia Palestinara bideratuko du Etxara Hondarribia Elkarteak.
Etxara Hondarribia elkarteak herriko zenbait taberna, jatetxe eta elkarteren laguntzaz antolatutako Gazaren aldeko herri zozketako sariak banatu dituzte jada. Hilaren 8an egin zuten sarien zozketa eta honakoak dira saridunak:
- Axalian-ek eskuz diseinatutako poltsa: 1388
- Done Pedro kontserba sorta: 0405
- Hontza tabernan 2 cocktail: 0442
- Gaxen Kafetegian 4 gosari: 1806
- Gaxen Kafetegian 4 gosari: 0088
- Garua okindegian 2 gosari: 0485
- Ondare okindegian 2 gosari: 1646
- Ttopara kafetegian 2 gosari: 0024
- Curry Verden 2 gosari: 0608
- Balaztak birziklatutako bizikleta: 0574
Haweia Dabke dantza talde palestinarrak emanaldia egin zuen egunean saldutako kamixeta eta poltxatxoekin zein zozketatu berri dituzten txartelekin bildutako diru guztia Palestinara bideratuko du Etxara Hondarribia Elkarteak, Andaluziako Sumud Jerez elkartearen bidez. —Uztailean antolatu zuten marmitako herrikoiarekin bildutakoarekin ere hala egin zuten. Ia 7.000 euro bildu zituzten—. Elkartearen bidez dirua zuzen-zuzenean heltzen da behar dutenen eskuetara.